Asteburu erorako iragarpena
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Ez duzu nahikoa izan balkoian eskegiko duzun estelada lau bider plantxatzearekin, ezta? Egon lasai, zimur batek ez du eta galaraziko herri baten erabakia. Hori bai, ez izutu irri egiten duzuneko zimurrekin, irrien iraultzaren parte zara! #irrienlagunakgara #gorapietapo Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Aaaaa, orain bai, eh? Orain independentista al zara? Zuk bai aurpegia, zuk! Urguiluz betea beti. Porrontxotan GED-ren maniaz paso egin eta gero, orain hostel-a hartu duzu Barnan… Gay izango al zara zure identitate berri honen antzerkia azkenetaraino eramateko? #etzeokpotroik Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Dakizun bezala, erreferendumaren toptrending-a Puidgemont eta Rajoyk egindako akordioa besterik ez da: politikarien zikinkeriak estaltzeko trikimailua. Eskerrak zu bezalako jende ilustratua duen Euzkadik bere psikiatrikoetan. #psikosis #zoromoduen Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Eurus, eurus eurus… Nun daude zure eurus? izan pixka bat takañus, bestela ezingo duzu ordaindu ez tofu ez seitanik. Taurus, maiti, jarri hankak lurrean: ez zara lagun hobea izango kafeetara gonbidatuta lagunak. Begiratu zure zilborrera: zer duzu kanporantz ala barrurantz? #hutsatadoblia #volare Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra. Larrosaren arantza bihotzean daramazu, onartu: ez zara joanen. Herrialde katalanetan purpurina jaurtitzaile olinpikoa faltako da, eta badakizu. Hala ere, oraindik garaiz zabiltza erokeriak egin eta festa giroa baztertzeko: turismoaz pentsatzeko topaketa herritarretan formaldu zaitezke. #nowomannocry Cancer: ekainaren 21etik uztailaren 22ra. Zure unea iritsi da oraingo honetan ere, ahots-kordak findu arren (bizilagunen errespetuz) eta ozen oihukatu: I-INDE-INDEPENDENCIA! Bilboko manian, 17:30ean La Casillan. Izan zoriontsu mani libre batean, pipa janean. #txomingero Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. L’estaca kantua jotzen ikasi duzu dultzainarekin, bi ahotsetara, eta abar eta abar. Harro zaude, zure bizilagunak ez hainbeste. Etxe azpiko botikan tapoiak agortu dira, zergatik ote? Baaaaainaaaaaa, guuuuztiok batera saiatu hura botaatzera… #nohaytregua Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Bai, amaitu da. Lasai, 66. Zinemaldirako hirurehun eta hirurogeita bost egun besterik ez dira geratzen. Agurtu Maria Kristinako atean famatuen zain zinen bitartean egindako lagun giri guztiak. #bukatudaseacabo #goodbyefalsefriends #LoveSS Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Airbnb sutan izan duzu aste honetan, eta zu onfire! Airbnb egiten zure etxean egon den hipsti katalanaz maitemindu zara, baina hori zoritxarra, votarem egin behar du… Eta zuk? Zer egingo duzu zuk? hmm… jakin, oraintxe bertan, zure planik onena zure lagun borrokekin turismoaren topaketa madarikatuetara joatea dela. Scorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Alfonbra gorriaren pena duzu. Ezin egon urtebete hura berriz ikusi gabe. Oheko izara gorria pasiloan botatzeak lagunduko dizu lutoa pasatzen. Jar ezazu ispilua parean eta imaginatu zeu zarela aktorea. Sentitu zaitez Barbara Goenaga. #Goenkale Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Bueno, hau ez da Hollywood. Donostian ezin duzu gehiago ligatu: donostiar guztiek dakite Tinderren profil gihartsua duzula. Gomendioa: probatu Oarsoaldea eta utzi behingoz isostarra albo batera. Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Gure Esku Dagoko mania baino lehen Gorbeako gurutzean gaseosie edatea bezalakorik ez dago. Zorionak! Ideiak argi dituzun pertsona zara: ez duzu maniko ibilalditxoan tipi-tapa topatu nahi urguilu handiko inor. #izanzaitezuZapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Votarem Donostiako turismo ereduaren kontra. Votarem piolinen askatasunaren alde. Votarem urte osorako gabarroien alde. #moltesgracies #viscalaterralliure #tasegiaurrera #oilategiadirudi #itsasoagara