Auzoko gazteenek ere aukera zabala dute Amara Berriko Jaietan parte hartzeko
Aurtengo Amara Berriko Jaietan etxeko txikienek ere festaz gozatzeko aukera zabala aurkituko dute Olaetako jaigunean, jarduera ezberdinetan lagun eta familiekin une politak elkarbanatuz. Gainera urteroko ohitura bihurtzen ari den muralaren margoketa ere egingo da. Auzoko ikastetxeetako haur ezberdinek hartzen dute parte berau egiten eta horrela auzoko txoko ezberdinak ezagutu eta bereganatzen dituzte. Gainera jaiaren parte direla ere sentitzen dute. Aurten Anoeta inguruan egingo da murala eta ostegunean 17:30tan inauguratuko da.
Ostegunenan ere aisialdirako tarte zabala izango dute ofizialki festak hasi baino lehen. Hala nola altxorraren bila, kalejira, merendola osasuntsua eta erraldaoiak eta buruhandiak egongo dira, dultzaineroen musikaz giroturik.
Ostiralean ere hainbat ekintza egongo dira etxeko gaztetxoentzat eta azkenik, larunbatean auzoko Haurtxoko eta Gaztelekuak antolaturik auzoko haur eta gazteentzako ekintza ugari eta interesgarriak antolatu dituzte.
Beraz, ez dago aitzakiarik. Auzoko gazteenek aurten ere aukera dute jaietaz gozatzeko.
JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT!
URRIAREN 2a, ASTELEHENA
10:00etatik aurrera mural herrikoiaren margoketa auzoko eskoletako haurren eskutik.
URRIAREN 3a, ASTEARTEA
10:00etatik aurrera Mural Herrikoiaren margoketa auzoko eskoletako haurren eskutik.
URRIAREN 4a, ASTEAZKENA
10:00etatik aurrera Mural Herrikoiaren margoketa auzoko eskoletako haurren eskutik.
URRIAREN 5a, OSTEGUNA
16:30 Haurrentzako Altxorraren Bila.
17:30 Mural herrikoiaren inaugurazioa eta kalejira jaigunera.
18:00 Haurrentzako merendola osasuntsua.
19:00 Buruhandiak, erraldoiak eta dultzaineroak.
URRIAREN 6a, OSTIRALA
17:30 Marrazki Festa.
18:00 Haurrentzako ikuskizuna.
Txokole jatea.
19:00 Buruhandiak, erraldoiak eta dultzaineroak.
URRIAREN 7 a, larunbata
17:30-20:00 Amarako haurtxokoa eta gaztelekua jaietan: haurrentzako jolasak.