Antziak estropada antolatu dute larunbaterako
Antziak estropada jokatuko dute larunbatean, 17:00etan, Kontxako uretan. Yola ontziak arituko dira nor baino nor, lau arraunlari eta lemazainarekin. Horrela, garai bateko txapelketak oroituko dituzte, 1924tik Donostiako Klub Nautikoak eta Ur-Kirolakek parte hartu zuten haiek. Aipatutako bi klubetako ontziekin batera, hauek ere arituko dira: Fortuna, Arraun Lagunak, C.R. Lodosa, Nautico de Navarra, Os Nabaters de Zaragoza.