Jai giroan hasi dituzte Amara Berriko jaiak
Jai giroan hasi zituzten atzo Amara Berriko jai herrikoiak, nahiz eta aurreko egunetan ere hainbat jarduera antolatu dituzten. Ostegunean, Haurrentzako Altxorraren Bila jolasarekin hasi zuten eguna; ondoren, mural herrikoia inauguratu zuten, merendola eta guzti; iluntzean iritsi zen txupinazoa, eta orduan lehertu zuen festak; danborra joz alaitu zituzten auzoko kaleak; eta, azkenik, eta DJen txanda iritsi zen gauean.
Dena den, oraindik festa egiteko hainbat egun dauzkate aurretik.
URRIAREN 6a, OSTIRALA
- 17:30 Kafea eta kopa
- 17:30 Marrazki Festa
- 18:00 Haurrentzako ikuskizuna. Ondoren Txokolatada
- 19:00 Buruhandiak, erraldoiak eta dultzaineroa
- 17:00 Kirol Festa inklusiboa Amara Berri Ferrerias eskolako jolastokian
- 19:00 KaraokePoteoa auzoan zehar
- 21:00 Presoen aldeko afari berezia
- 22:00 KONTZERTUAK :
- Glory Howl
- AFU
- DJ Miau
URRIAREN 7a, LARUNBATA
- 11:00 Diana
- 11:00 Iñigo Temprano pala txapelketaren finala
- 11:30 Paella Lehiaketa// Mojitada herrikoia
- 13:00 DNI jaurtiketa
- 14:00 Bazkari Herrikoia eta Bingoa
- 17:30 Bertso saioa:
- Alaia Martin
- Izarne Zelaia
- Beñat Gaztelumendi
- Maider Arregi
- Eli Pagola
- Gai jartzailea Itxaso Piquer
- 17:30-20:00 Amarako haurtxokoa eta gaztelekua jaietan: haurrentzako jolasak
- 19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga
- 21:00-22:30 Japiauer
- 20:30 Afariak
- 20:00 KONTZERTUAK
- Ezten Giro Erromeria Taldea
- Nizuri Tazuneri
- Siroka
- DJ Keko eta Verdu
- 07:00 Barrene herrikoia
URRIAREN 8a, IGANDEA
- 13:00 Herridantzak
- 13:00 Goizaldi Dantzari Taldea auzoan zehar
- 15:00 Tuper bazkari herrikoia
- 16:30 Karaokea
- 17:00 Mus, partxis, eta xake txapelketak karpan
- 17:30 KONTZERTUAK
- Olatz Salvador
- Pelax
- Kontzertuen bitartean Jaietako Sari Banaketa
URRIAREN 9a, ASTELEHENA
- Jaigunearen DESMUNTAIA HERRIKOIA
Jaietan zehar Lakuntzako Anttoniri omenaldia egingo zaio, egon adi!