Jaietako egun handia dute Amara Berrin
Amara Berriko jaiak ostegun arratsaldean hasi zituzten, danborrada eta guzti. Hala ere, gaurkoa dute jaietako egun handia, goizetik hasi eta gaueko ordu txikiak arte: diana, pala txapelketa, paella lehiaketa, mojitoa, DNI jaurtiketa, bazkaria, bertso saioa… egunaz eta gauaz gozatzeko egitarau zabala prestatu dute eta irudi ederrak utzi dituzte aurtengoan ere.