[Bideoa] Kanas gogoan izan dute lagun eta senitartekoek
Agustin Blanco Kanas omendu dute hamarnaka lagunek, musika eta bertso artean. Bretxa aurrean elkartu dira larunbat goizean, eta Kanasen jarrera eskertzeaz gain, bere umorea goraipatu dute: “Jende txikiak egiten du herri txikien historia, eta kanas da horren adibide”. Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideak aipatu du euskal prozesuak ez duela aurrera egingo denok ahal dugun guztia jartzen ez badugu: “Hori egin zuen Kanasek, dena eman, bere bizi guztian, konpromiso pertsonala betirako mantenduz. Eskertzekoa eta txalotzekoa da”.
Ongi ezagutu zutenek aipatu dute beti egoten zela lanerako prest, eta euskal presoen senide eta lagunak batera eta bestera lagundu zituela Donostiako Mirentxinen furgonetan. Kanasen familiakoei lore sorta bat oparitu diote, eta momentu hunkigarriak bizi izan dituzte.