Mikel Egiguren, Aieteko puntista, artxiboko irudi batean (Argazkia: E. Zabala)
Mikel Egiguren Aieteko puntistak ez du Espaniako selekzioarekin jokatu nahi, eta uko egin dio Munduko Kopari, Gotzon Enbil zumaiarrarekin batera. Jai Alai World Tourren jokatu behar zuten kopa, Biarritzen, urriaren 26tik 31ra.
Bi kirolariek azaldu dutenez, hausnartzen aritu ziren hautatzaileen deia jaso ostean. Eurei ilusioa egiten ziena euskal selekzioarekin jokatzea zela diote, eta ez dietenez horretarako aukerarik eman, ez joatea erabaki dute. Edonola, ez dutela polemikarik eragin nahi azaldu dute.