Bagera elkartearen '25 urte, 25 bidelagun' egitasmoa ezagutzen duzu?
25. urteurrena ospatzen ari da Bagera elkartea. Azaroaren 18an egingo dute urteurren festa, eta, horrekin batera, 25 urte, 25 bidelagun egitasmoa abiatu dute. 25 urte hauetan euskararen alde lanean aritu diren bidelagunak omendu nahi dituzte, norbanakoak eta elkarteak.
Mikel Urdangarin eta Oltzan Beobide elkartu ditugu ’25 urte, 25 bidelagun’ egitasmoaz eta urteurren festaz hitz egiteko. Elkarrizketa oso ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.
Proposamenak Bagera elkartearen webgunearen bitartez egin daiteke.