Hotela egiteko proiektuaren aurka protesta egiten jarraituko dute
Parte Zaharrean hotel bat egitea eragozteko, etxebizitza bat okupatu dute. Santa Maria elizaren parean dagoen eraikinean nahi dute egin hotela. IRUTXULOKO HITZAk etxebizitza okupatu duten bi kiderekin hitz egin zuen joan den astean, eta erreportajea argitaratu zuen. “Baimen gehienak lortu ditu enpresariak eta udal gobernuaren eta Arkitektura sailaren esku geratzen da azkenak sinatzea”, azaldu dute etxebizitza okupatuan bizi diren Argi Etxeberria eta Suao Telarirekin hitz egin du.
Turismoak Parte Zaharrean eragin dituen arazoak agerian utzi nahi dituzte, eta protesta egiten jarraituko dutela adierazi dute. Astero, ostegunero, elkarretaratzea egingo dute Santa Maria elizaren aurrean, 19:00etan. Lehen kontzentrazioa ostegunean egingo dute, urriaren 12an.