Kataluniari babesa adierazteko mobilizazioa egingo dute urriaren 21ean
Kataluniari babesa adierazteko mobilizazioa egingo dute urriaren 21ean Oraingoan Bai Donostiako Herri Asanbladak deituta. Auzoz auzo egin dute lanketa eta horregatik lau zutabe aterako dira hiriko hainbat txokotatik.
“Erregimena salatu eta benetako demokrazia aldarrikatzeko mobilizazio handi bat egin nahi dugu urriaren 21ean”, azaldu dute antolatzaileek. Mobilizazioa antolatzeko hainbat bilera egingo dituzte aste honetan. Atzo batu ziren, esaterako, Egian eta Parte Zaharrean eta gaur dira elkartzekoak, besteak beste, Amara Berrin, Bidebietan eta Grosen eta bihar Antiguan.
Erlazionatutako edukiaKataluniarekiko elkartasuna adierazi du Donostialdeko herritarron asanbladak