Lau hilabeteko etena izango dute Egiako saneamendu lanek
Egiako saneamendu proiektua berridaztea onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Hori dela eta, obrak lau hilabete gelditzea erabaki dute.
Proiektua aldatzeko eta obra eteteko arrazoiak hainbat dira, udalaren esanetan. Batetik, eragindako zonaldeetan gas, telefono eta bestelako enpresek eskaintzen dituzten hainbat zerbitzu daude. Bestetik, aurreikusita ez zegoen pisu handiko makinen erabilera beharrezkoa da, zulo sakonak egiteko.
Proiektua berridatzi ondoren, Egiako saneamendu obrek aurrera jarraituko dute.