Kataluniari elkartasuna adierazi diote kultur ekitaldi baten bidez
Musika, literatura, ilustrazioa, protesta eta umorea uztartu dituzte, Kataluniaren alde Tabakalera ondoko plazan egin duten ekitaldian. Norizatearenalde lelopean, kultur munduko hainbat pertsonek parte hartu dute, bakoitzak ekarpen propioa eginez. Joseba Tapia, Mursego eta Ines Osinaga aritu dira kantuan, besteak beste. Dani Fano marrazkilariak, berriz, ilustrazio bat egin du.