Protesta, Londres hotelaren aurrean. (Argazkia: ELA)
‘Gipuzkoako hotelak borrokan’ leloa daraman pankartarekin kalera atera dira ostatuetako langileak. Donostian egin dute protesta, Londres hotelaren aurrealdean. Hitzarmen kolektiboaren egoera eta externalizazioa salatzeko protestak egiten ari dira. ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek egin dute deialdia.