Sagardo egunak giro ederra sortu du Martuteneko jaietan
Eguraldi onarekin ospatu dute sagardo eguna Martuteneko jaietan. Ikastolako jolastokira herritar asko hurbildu dira sagardoa dastatzera. Artisautza azoka eta bertako produktuen azoka bisitatzeko aukera ere izan dute. Trikitilariek girotu dute eguerdia.