Gogoetarako argazkiak
Munduan merkatuaren arauak, dirua eta kodizia lehenesten dira, eta garrantzitsuena dena alde batera uzten da: bizitza, ingurumena, beste balio batzuk eta pertsonak. Begirada kontzienteak erakusketak horren inguruko gogoeta eskaintzen du. Calcuta Ondoan erakundeak Fernando Moleres argazkilariaren lanaren lagina jaso du erakusketan. Moleresek World Press Photo saria irabazi zuen 2012an. Azaroaren 30era bitarte bisitatu daiteke.