Pelaxek disko berria aurkeztuko du Bukowski aretoan
Talkak egiten du didaktika da Unai Pelayo Pelax Egiako musikariaren lan berria. Hamar abesti ditu, eta guztiek rocka dute oinarri. Igandean, hilak 15, zuzenean aurkeztuko du diskoa Egiako Le Bukowski aretoan. Emanaldi berezia eta elektrikoa izango da. Pelaxekin batera Australiako The Volcanics taldeak zuzenekoa eskainiko du. 19:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak 5 euro balio ditu.