Udazkeneko lehen hostoen iragarpena
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Ur zalea izaki, zubiaz paso egin duzu eta etxean geratzea erabaki duzu, hala ere, eguraldia aprobetxatuz, hartu urteko azkeneko bainua zure Kontxa maitean, azalarentzako oso ona baita! Hori bai, Hegalak-en orduerdiko dutxa beroa hartu zure oinak sentitu nahi badituzu. #foreveraqua #aiamazehotza Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Purpurina gainetik kendu ezinik zabiltza oraindik… Aurreko astean irabazitako lagun taldearekin planen bat egin nahi zenuen baina zoritxarrez mobila purpurinaz beteta duzu eta ez dabil ongi… Asteburuan lagunak feizebuk bidez aurkitzea gomendatzen dizut, gabonak arte asteburu pasa ugari egin ditzazun. #animo #sherlock Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Zubia aprobetxatzeko aukera duzu, apuntatutako ikastaro guztietan jai baitaukazu! Beraz hartu txalupa, beleroa edo Ciudad Sansebastianeko txartela altamarrez gozatzeko! Gomendioa: galtza zuriak eta ispiludun betaurrekoak janzteko eguna duzu. #gozatu #jaiclass Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Asteburua antolatu duzu, lagunak bildu dituzu, lantoki desberdinetara joan zara beraien bila, baina zoritxarrez, dirurik ez zaizu geratzen ponposidadeetarako. Gomendioa: egin ezazu mendi buelta bat eta joan txino batera bazkaltzera, gabonetako dirua gastatu nahi ez baduzu. #agurolentzero #erregegutxiere Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra. Ilargi beteak eta izarren hautsak harrotu zaitu azkenaldian. Eta dena ez da joan pentsa bezala… Itsaso zakarrean olatu eta marrazo asko dago. Barearen ostean dator ekaitza: udazkeneroko bajoia ala purpurina garaien nostalgia? Miauka daukazu bihotza… #korapilatzen Cancer: ekainaren 21etik uztailaren 22ra. Listo, inauguratu duzu astebururoko farra tenporada. Juerga, juerga eta ez pentsatzea helburu. Parrandaren zurrunbilo kaotikoan murgiltzea ez da norbere marroiei aurre egiteko erarik egokiena, ejem. Behingoagatik, garbitu belarriak, utzi harropuzkeriak eta izan ausart. #ikusibillyelliot Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Hainbeste butifarrak kalte egin dizu, beherako galanta duzu, ba-omen-dabilen birusa harrapatu duzu. Ezin kontrolatu dauzkazu zure erraiak, barruko zikinkeria nola kanporatu ez duzu asmatzen, Libraren batengan aurkituko duzu erantzuna eta behar duzun oreka. #WCezdabil #horkonponmarianton #foreverscottex Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Gustoko duzu ireki berri den aroa. Hotza eta iluna=sofa-manta-peli maratoien zalea zu. Ez zaizu ba oso gaizki etorriko noizean behin ipurdi hori altxa eta begiak mundura zabaltzea! Pelikuletako fantasietan bizi zara gau eta egun, hotz ala bero, mundu honek bueltak eta bueltak ematen dituen bitartean. #LoveTxokolateberoa Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Zure hilabetearen bihotzean eta a ze bihotzeko mina zuk. Independence Dayrik ez, Brexitik ez… gurasoek etxean Airbnb egitea debekatu dizute gainera! Etxeko status quo-a aldatzeko erreferendum bat konbokatu beharko dezu igandeko familia plenoan. #nomasdesahucios Scorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Aste honek eskema guztiak apurtu dizkizu: eguraldi ezinobea eta zure autoestimak goia jo du. Miramar jauregia eta selfiepaloa zure asteko beharrezkoak… ze demontre! Igandean animatu Lesakara! Badaezpada, eraman lokatzetarako katiuska hegalariak. #oinkoinkoinez Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Hurrengo geltokia: Lesaka. Orain nafarrak gustoko dituzula erabaki duzu. Inguruko euskalki, fauna eta floraz interesa piztu zaizu; beno, ez dago gaizki… Gomendioa: disimulatu zure leitmotiv autentikoa edo etxean geratu. #betiberdin #nierenafarra #navarratienecadenas Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Motibatu bat zara, eta badakizu, lagunek ere esan dizute ez dela ideia ona igandean Donostitik Lesakaraino oinez egitearena, militantzia hori baino gehiago dela ulertarazten ahalegindu dira… alferrik. Asko hitz egin eta gutxi egin, adarrik ez jo ba gero! #SS-LesakaTrial #40kmOinez #Herriazurekin Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Zubi arrotzari aurka egin diozu lagunartean, lanean eta unibertsitatean. Euskaldunok zer ospaturik ez dugula lau haizetara aldarrikatu duzu. Urriaren 12an eta 13an lan egitearen alde ona zein den sobera dakizu: Santo Tomas eguna eta haren hurrengoa jai hartu dituzu. #zukbaijakin #borrokabaijaiaerebai.