Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren programazioa aurkeztu dute
Astebete luze falta da 28. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema jaialdirako, eta programazioaren berri eman dute. Urriaren 28tik azaroaren 3ra bitartean, 25 film luze eta beste hainbeste animazio eta labur eskainiko dituzte. Paul Urkijoren Errementari filmak emango dio hasiera zinema asteari, eta Saw VIII pelikulak emango dio bukaera. Hurrengo bideoan jaso dituzte eskainiko dituzten filmak.
Emakume Zinegileen Erasoa zikloan beste 9 film eskainiko dituzte. Azken urteetan nabarmena izan da beldurrezko zineman zenbait emakume zinegilek aurkezturiko filmak mundu oso zinemaldietan. AEB, Kanada, Australia eta Frantziako pelikulek osaturiko zikloaz gozatu ahal izango da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema astean.
Haurrentzako zinema eskaintzarik ez da faltako, eta hainbat erakusketa ere bisitatu ahal izango dira:
- Okendo K.E.: Mila garrasi gauean – 70eko hamarkadako Espainiako beldurrezko zinemaren aktoreak. Urriaren 28tik abenduaren 9ra.
- Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa: Ink of Dracula – A Comic Tribute. Urriaren 28tik azaroaren 12ra.
- Udal Liburutegi Nagusia: Euskadi Fantastikoa XIII: Ernest Sala – El guardian invisible. Urriaren 28rik azaroaren 18ra.
- FNAC: Hall of Fame buruhandiak – Enrique V. Vegas-en portada handiak. Martxoaren 4ra arte.
- Tabakalerako Kultur Plaza: Art Toys. Jolasteko beste modu bat. Azaroaren 19ra bitarte.