'Beste asteburu superbero baten iragarpena'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Azkenaldiko beroak aprobetxatu eta goizero Kontxan bainutxo batek ez dizu kalterik egingo. Gainean daramatzazun zikinkeri kapak eta geruza inpermeable-waterproof baten bat kentzea ez baitzaizu gaizki etorriko. Bestela, neguarekin zurruntasuna areagotuko zaizu… #tinkoetafinko Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Apur bat bajoiak jota zaude, ezta? Noski, konturatuko zara: zu beti identitatearekin gudan. Bertso Txapelketa Nagusiko sarrerak agortu direnez, bertsolari izaera azaleratu zaizu. Ezinezkoaren zale zu: edozer egiteko prest zaude sarrera bat lortzeagatik. #BiharZer? #suhiltzaile? #ezetzlortusarrerarik Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Leher eginda amaitzen duzu astea. Igandean hamaika bider damutuko zara hainbeste ikastaro demontretan izen-emateagatik. Gainera, zer eta zeramika ikastaroko irakaslea izan behar denetan interesgarriena! Kuriositate akademiko hutsaren atzean zer ezkutatuko ote? #gureartean #karkarkar Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Zeinen egoistak garen mundu honetan! Batzuetan zure buruari galdetzen diozu ea karma existituko ote den, emandakoa jasotzeko. Dirua eta denbora, kantitatea baino gehiago, kualitatezko harremanen gose zara, ez zaitez sistema kapitalistaren morroi izan. #freethemall #zurerrollora Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra. “Udazken koloretan…” Benito Lertxundi. udako Despazito dantzatzetik euskal musika klasikoaren barealdi malenkoniatsuan igurtzera pasa zara. Tope-tope egotetik, lasaitu zaizkizu hormona kinzeañeroak. Ez zaizu gaizki etorriko barrura begiratzeko unea, festan agortu duzu eta zure izaera roxa-fuksia. Cancer: ekainaren 21etik uztailaren 22ra. Parrandak udan ligatzeko aukera ematen zuela pentsatzen duzu. Zu bezalako espezimenentzako hori omen aukera…(bakarra?). Negua datorrela eta, behea jota zabiltza (Laster Txoroskopo guztiari baja eman beharko diogu). Errealaren partiduak geratzen zaizkizu animaliarena egiten jarraitzeko. #Goraronkola #BetiZurekin Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. GEDren kontzentran L’estaca abestu nahi, baina… alkatearen ondoan Gozategiren Pakia Beyau nahiago. Hala ere, zorionekoa zu! Sendatu zara azkenean beherako ziztrin hartatik. Goza ezazu orain.. bizilagunak poztuko dituen instrumentu nazionalista berri batekin zatoz eta: xirularrua. Gomendioa: entrenatu birikak, asmak jota zabiltza eta udazken honetan. #alkakauete #oriyinalstail Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Aste osoa pasatu duzu zinean sartuta. Akreditatuta merkea zela-eta egunero gauerdiak jota ohera. Asteburuan eguzki printzak mendian ikusteko beharra duzu. Ez ahaztu krema, zure azal kolorea paper zuria baino xixtrinagoa da-eta. Badakit mendian galtzeari beldur diozula. Lasai, capricornius beti egongo da zurekin joateko prest. #justdoit Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Zaila da libratzea zure juizio eta negozioetatik. Lagunek ez dizute bakerik ematen Airbnb-ko negozioa dela eta. Zalantzatan erortzeko aroa duzu hau, udazkena. Zuhaitzetatik hostoak erortzearekin batera zure egia absolutuak ere erortzen joan daitezke. #Berritualahil #ezbegiratuhainbestepoltsikoari Scorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Pase de modelosen falta duzula nabari duzu. Ez kezkatu, izango duzu GED-k antolatutako zutabefesta, alfonbra gorririk gabekoa bada ere, eskaparate ederra izaten da. Txiolari bihur zaitezke, txiolari moderno. GEDren ekimenetako irribarreak kamararekin harrapatzeak lagunduko dizu zeure zilborretik begirada altxatzen. #Nirezilborretikaltxatuditutbegiak #takonturatunaizzeminegitenduenegiak Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Linguanabarrorumaren edertasuna ahaztuta zenuen. Zein euskalki ederra lesakarrena. Ez duzu horrelakorik entzuten zeure gimnasioan. Han erdaldun gizon astrapotroak besterik ez dagoela konturatu zara. Eta orain zer? #ongietorri #zilborzentrifugalak Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Behobiarako entrenatu behar duzula-eta koadrilak ez daki ezer zuri buruz. korrikalarien telegrameko taldea sutan duzu gau eta egun, hori poza zeurea. Irribarrea kentzen dizun bakarra Loiolako zubiaren falta da. #EgiakoZubiaZE? #dizerdit Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Sukaldeko eltzeak berriztu behar dituzu. Zartaginek forma galdu dute, baina ez duintasunik. Ibiltzen denari gertatzen zaio. Hurrengo kazeroladan tocarem balkoian. #goragutagutarrak #indesententzia