Oinarri teorikoak ezagutarazteko lau lantegi egingo dituzte; Tabakaleran izango dira, 9:00etatik 14:00etara.
Tabakalerak,
Oinherri sarearekin lankidetzan, hezitzaileentzako OinHerri izeneko jardunaldiak antolatu ditu
larunbaterako, urriak 28, Z aretoan. Jardunaldietan, koaderno batzuen oinarri teorikoak ezagutarazteko aldi bereko
lau lantegi egingo dituzte:
Nola egin udaleku parte hartzailea – Amarauna;
Nola egin ludoteka parte hartzailea – Txatxilipurdi;
Jolasa: eskubidea eta errealitatea; eta
Arte hezkuntza eta prozesu kolaboratiboak – Tabakalera. Jarraian, hurrengo koadernoaren gaia izango dute hizpide.
Gorputz anitzak bizitzeko modu anitzak aurkezteko mahai inguru bat antolatu dute hainbat gonbidaturekin: Candela, Bilgune Feminista eta Chrysallis elkarteak, besteak beste.
Izena eman nahi izanez gero, webgune honetan sartu.
Gogoeta eta ezagutzaren ekoizpen kolektiboa egiten duen taldea da OinHerri,
komunitatearen parte hartzetik eta euskararen erabileratik abiatuz hezkuntza esparruak sustatzen dituena. Hiru lan ildotan mamitzen dira proposamenak: hainbat herritan proiektuak garatzea, teoria eta praktikaren arteko giltzaduraz gogoeta egiten duten koadernoak argitaratzea eta mintegiak antolatzea. Lehendik ziren bost argitalpenez gain, 2017an bi gehiago egin dira, horietako bat Tabakalerako hezkuntza lan taldeak proposatuta. Artea eta lankidetza proiektuen arteko harremanaz gogoetako azterketa bat egiten du.