Kataluniako kate publikoei babesa adieraziko diete hedabideetako langileek ostegunean
Espainiako Gobernuak Kataluniako kate publikoak bere gain hartu nahi dituela salatzeko protesta egingo dute hedabideetako langileek ostegunean Bulebarrean. Bestalde, Euskal Herriko hedabideek bat egin dute Kataluniako kazetariek sinatutako mezuarekin.
Helburua, TV3 eta Catalunya Radiori babesa eta elkartasuna adieraztea dela azaldu dute. Donostiaz gain, beste hainbat hiriburutan ere protesta egingo dute ostegunean.
Irutxuloko Hitzako komunikazio taldeko langileek ere agiriarekin bat egin dute.
Irakurri hemen adostu duten testua.