Balu graffitigileak Jorge Oteizaren omenezko graffitia egin du berriz Pasealeku Berrian
Pasealeku Berriko Oteizaren eskulturaren ondoan egin du graffitia Ordiziako Balu sortzaileak. Apirilean ere egin zuen, baina udalaren garbiketa zerbitzuek ezabatu egin zuten, Antiguako Mikel Laboaren hormairudiarekin gertatu zen bezala. Orain, udalaren baimenarekin margotu du Oteizaren erretratua, eta plaka bat jarri dute lanaren izenburuarekin eta egilearen izenarekin.
Erlazionatutako edukiaMikel Laboaren muralaren ezabaketa aztertuko du Donostiako Udalak