Mikel Laboaren 'Bentara noa' aurkeztu du Delorean taldeak
Mikel Laboa izeneko lana grabatu du Delorean taldeak, kantari donostiarraren omenez. Zazpi piezek osatzen dute diskoa, datorren larunbatean aurkeztuko dute zuzenean, eta azaroaren 15ean argitaratuko dute, Bilboko BIME jaialdian. Hala ere, lehenengo bi abestiak aurkeztu dituzte jada: Kantuz eta Bentara noa. Laboaren jatorrizko ahotsa berreskuratu du taldeak, sanpleatu eta nahastu egin du.
Laboak 1985ean grabatu zuen Bentara noa, lehen aldiz, eta Sei izenburuko diskoan sartu zuen. Herri kanta bat dela diote, maitasun kanta bat. Grabazio hura abiapuntutzat hartuta lan egin du Delorean talde zarauztarrak. Jatorrizko piezen esentziari eutsi diotela diote, baina indarberritu egin dituztela.
Erlazionatutako edukiaMikel Laboaren lanean oinarritutako diskoa argitaratuko du Delorean taldeak