Donostian girotu dute lehen 'Herri city'
Herri txiki, infernu handi telebista saio arrakastatsuaren laugarren denboraldia abian da. Ia 80 herri txikitako bizimodua erakutsi dute Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duten saioan. Orain saio honen formula hiri handietara eramango dute, Herri city izenburupean. Eta lehenengoa Donostian girotu dute. Igande honetan emango dute, 22:00etan, ETB1ean.
Donostiako Viktoria Eugenia klubean grabatu zuten, eta hainbat donostiar gonbidatu zituzten, hiriaren egunerokoan murgildu ahal izateko. Irutxuloko Hitzak Mikel Pagadi gidoilari eta aurkezlearekin eta Guille Sanchez Herri city saioko zuzendariarekin hitz egin du, formatu berriaz gehiago jakiteko, eta Donostiari eskainitako saioa nolakoa izango den jakiteko. Ostiralean argitaratuko dugu erreportajea.