Nuevo Catecismo Catolico taldeak 25. urteurrena ospatuko du
Intxaurrondo Kultur Etxean kontzertua eskainiko dute azaroaren 18an
25. urteurrena ospatuko du Donostiako Nuevo Catecismo Catolico taldeak azaroaren 18an, Intxaurrondo Kultur Etxean. Señor No eta Lie Detectors bandekin batera ariko dira zuzenean. Emanaldia grabatuko dute dokumental baterako. Punk rock bandaren ezagun eta lagunek bideo bat prestatu dute, kontzertura gonbidatzeko.