Astiñeneko zubia konpontzeko mobilizatzen hasi dira Loiolan
Gertaeren berri jaso zuten bertaratutako guztiek, eta mobilizatzen hastea erabaki zuten. Ostegun iluntzean bertan, manifestazio bat egin zuten auzoko kaleetan barrena, eta bidea ixten duten hesietaraino joan ziren. Loiola existe, lanak bukatu lelopean, Euskotreneko obren aferarekin erabili zuten lelo bera.
Gaiak ez badu aurrera egiten administrazioen aldetik, mobilizatzen jarraitzeko asmoa dute Loiolakoek. Gaur bertan, ostirala, 19:00etan kazerolada egingo dute.
Ez daude umoreko Loiolan. Abuztutik itxia dute auzoko lotura garrantzitsuenetako bat, Astiñeneko zubia. Horrela, Egiarako joan-etorriak egiteko, esaterako, bide askoz ere luzeagoa egin behar dute Loiolakoek. Gaiarekin haserre, auzo elkarteak deituta bildu ziren ostegun arratsaldean, Latsarien plazan.