Udazken jaia ospatu dute Loiolako Erriberan. (Argazkia: Haritzalde)
Haritzalde Naturzaleen elkarteak antolatuta, udazken jaia egin dute gaur
Loiolako Erriberako Oroimenaren parkean. Haritzalderen
25. urteurrena ospatzeaz gain,
Erribertxo kultur elkartea ere protagonista izan da. Izan ere, duela gutxi sortu da Loiolako Erriberako elkartea. Diana, haur jolasak, tailerrak, hamaiketako osasungarria, opari ugariren zozketa eta Balk Folk Irutxulo Folk musika taldeak izan dira egitarauaren parte. Jarraian, Haritzaldek egindako argazkiak bildu ditugu.