Villasante hil da, Herrerako pilota eskolako sortzaileetako bat

herrera-pilota

Jesus Mari Villasante, Koldo Salaberria, Unai Oliden Sarriegi eta Jon Arrieta Arze. (Argazkia: Estibaus)

Herreran albiste tristea izan dute aste honetan, izan ere, Jesus Mari Villasante Pirri hil da, Estibaus atariak informatu duenez. Gaixotasun luze eta gogor baten ondorioz hil dela azaldu dute.

Euskal Giroa Elkarteko kidea zen Villasante, eta pilotazale sutsua. Horrela bada, 2000. urtean, sortu zuen Ikas Pilota Eskola, Euskal Giroako beste lagun batzuekin batera. Zehazki, 4 eta 16 urte arteko haurrei zuzendutako eskola da, eta horrekin batera, urtero antolatu dute txapelketa bat, maila askotako pilotarien artean, otsaila eta ekaina bitartean, Herrerako jaiekin bat eginez. Bertan, bildu izan dituzte Euskal Herriko probintzia askotako pilotariak. Nabarmendu dute Estibausekoek maila profesionalera iristea lortu dutela txapelketa hortatik igarotako bat baino gehiagok.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend