Azaro Kulturala prest dauka Ikasbide Kultur Elkarteak

Aurreko urte bateko hitzaldietako bat. (Argazkia: Ikasbide Kultur Elkartea)

Aurreko urte bateko hitzaldietako bat. (Argazkia: Ikasbide Kultur Elkartea)

Aurten ere Azaro Kulturala antolatu du Amarako Ikasbide Kultur Elkarteak. Aste honetan bertan hasita, hitzaldi bat izango dute astero, eta ohiturari jarraituz, bertsolariek itxiko dute zikloa. Abenduaren 3an izango da aurtengo bertso saioa, Euskararen egunarekin bat eginez, eta afaria beharrean, bazkaria egingo dute. Sebastian Lizaso eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, eta izen ematea zabalik dago.

AZARO KULTURALA: EGITARAUA

  • Azaroak 9, osteguna (20:00). Maria Epelderen hitzaldia: Zaporeak: iragana, oraina eta ondorena.
  • Azaroak 16, osteguna (20:00). Mikel Legorbururen hitzaldia: Donostia eta inguruko herrien izenez.
  • Azaroak 24, ostirala (20:00). Josune Otxotorena eta Koro Mitxelenaren hitzaldia: Madagaskarreko bidaia.
  • Azaroak 30, osteguna (20:00). Edu Zabalaren hitzaldia: Ezka-Burgiko almadiak.
  • Abenduak 3, igandea (14:30). Bertso bazkaria Uxue Alberdi eta Sebastian Lizasorekin. Euskararen egunaren barruan. Bazkarirako txartelak astelehenetik ostiralera eros daitezke, 15 euroren truke, 18:00etatik 21:00etara, elkartean bertan (Isabel II.a hiribidea, 15-behea, Amara).
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend