Garagardo fabrika eta taberna bana irekiko dituzte Igaran; datorren ostiralean, hilak 24, izango da irekiera festa, 20:00etan.
Aitor Azurki, Andoni Galdos eta Imanol Costas, Gross garagardoaren lan taldea
Proba asko egin ondoren, gustuko garagardoa egitea lortu zuen
Andoni Galdosek (Gros, 1981). Ordutik, lau urte igaro dira, artisau garagardoak arrakasta handia izan du. Bada, orain,
hasierako helburua betetzea lortu du Grosseko lantaldeak:
garagardoa Donostian ekoizteko fabrika bat irekiko dute.
Zehazki,
Igaran jarriko dute brewpub-a, Pilotegi Bideko 8. zenbakian. Bertan,
fabrika ez ezik, taberna bat ere zabalduko dute.
Irekiera festa azaroaren 24an, ostiralean, izango da, 20:00etan.