Gonzale Arkonada, astearte arratsaldean, Zubietan. (Argazkia: Reala)
Realeko emakumeen futbol taldeak badu entrenatzaile berria: Gonzalo Arkonada (Donostia, 1961). Bi aldeak akordio batera iritsi dira, eta datozen hiru denboraldietarako kontratua sinatu dute, klub txuri-urdinak jakinarazi duenez. Atzo arratsaldean egon zen Arkonada Zubietan, eta kontratua itxi ostean, taldekideak ezagutu zituen Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariaren eskutik. “Oso pozik nago erronka berri honekin. Orain emakumeen futbolera ohitu beharko naiz, baina asko pozten nau Realera itzultzeak”. Helburua da jokalari bakoitzak bere onena ateratzea”, aipatu du entrenatzaile berriak.
Talde teknikoan jarraituko dute Gorka Alvarezek (bigarren entrenatzailea), Ander Ruizek (atezainen prestatzailea) eta Ekaitz Etxebestek (prestatzaile fisikoa).
Ibilbide oparoa
Danak klubean hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea Arkonadak, eta, ondoren, aritu zen Real Unionen, Tolosan, Beasainen eta Sansen. Azken horretan bost urtetan aritu zen, eta ondoren Realaren lehen taldera igo zen. Gerora talde gehiagotan ere aritu da entrenatzaile lanetan: Burgos, Numancia, Almeria, Tenerife, Mirandes, Jaen eta Barakaldo.