Iaz ikastolako ikasleek egindako kantujira. (Argazkia: Ammassorrain ikastola)
Euskararen Eguna igandean izango da, eta Añorgan hiru egunetarako egitaraua prestatu dute, aitzakia horretan. Antolatzaile lanetan aritu dira Añorgako Euskara Batzordea, Amassorrain ikastola eta Añorgako Kultur eta Kirol Elkartea. Hemen egitaraua:
Abenduak 1, ostirala.
- 11:00. Kantujira, euskaraz abestu nahi duen edonorentzat. Amassorrain ikastolan.
- 14:30. Euskaraz komunikatzen gara, ekitaldia eta ikastolako euskara lehiaketa. Ikasle ohi eta ikasleen arteko topaketa. Ammassorrain ikastolan.
- 19:30. Mugaldekoak taldearen kontzertua, Jolas Etxean.
Abenduak 2, larunbata.
- 17:00. Haurrentzako jolasak, frontoian.
- 17:00. Helduentzako filma: Fenix 11*23. Museum Cementos Rezolan.
Abenduak 3, igandea.
- 10:30-14:00. Festa, plazan: bertso paper lehiaketa, margoketak, musika, dantza…