Sustraiko lagunak, auzoko jaietan. (Argazkia: Sustrai Aisialdi Taldea)
Euskararen Egunaren harira, jarduerez beteta dator asteburua Loiolara, antolatzaile hauen eskutik: Hontza Kultur Elkartea, Sustrai Aisialdi Taldea, Loiola Kultur Etxea, Loiolako Euskara Batzordea. Joan den igandean hasi ziren jada ospakizunekin. Trikitilariak eta bertso saioa eta bertso bazkariarekin, Jon Maia eta Unai Iturriagaren eskutik. Asteburu honetan, kantuan eta jolasean jarraituko dute, abenduaren 3an izango baita Euskararen eguna. Hemen egitaraua:
Abenduak 1, ostirala
- 19:00. Amaia Zubiria eta Amaia Lasa, kultur etxean.
Abenduak 2, larunbata
- 11:00. Haur jolasak, Sustrai Aisialde Taldearen eskutik.
- 18:00. Sustrai taldearen ekitaldiak, auzoan barrena.
- 19:30. Triki poteoa.
- 21:00. Basurde kantu afaria, Hontza elkartean. Zigor Magoa ere bertan izango da.