'Euskarak 155'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Hasi zara gabonetako bazkari-afariak planifikatzen… Jendea azkar ibili ohi da, eta honena denborarekin hartzea da. Erreserba ezazu San Martin azokako arraindegi garestienean bixigua eta langostino frexkoak gabe gelditzea nahi ez baduzu. Ostrak gerorako utzi ditzakezu, oso garestiak baitira herritar sinpleentzako #top #jaiclass #ostraspedrin Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Eguraldi aldaketarekin batera, ohi bezela, katarroa hartuko duzulakoan zaude… hori ekiditeko: arrantzaleek erabiltzen dituzten mono horietako bat erosi eta tuttuki splash-en erabiltzen den zira amaren etxetik berreskuratu ezazu. Gozatu! #katiuskak #tutukisplax #tantarikez Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Egun triste hauek aprobetxatzeko aukera paregabea duzu. Erosi hainbeste maite dituzun croissant argentinoak, txokolate pixkat batekin lagundu eta gonbidatu aspaldian ahaztuta zenuen ligea! #carpediem #xirrimirrietaxirribirritan Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Bibotea kentzeko ordua omen. Bestela euskararen eguneko mintzodromoetan ahoskeran ulergarritasuna galduko duzu uhinen absorzioa dela eta, belarri-prestei lana zailduz. Euskararen eguna egunero dela dioen horietarikoa zu, nahiz eta ez jakin ze egitarau dagoen… egon lasai, trikipoteoren bat kasualidadez harrapatuko duzu eta. #Ahobizi! Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Eta orain zer? Laaaaasai, Geminiek beti dute eta agendan zer edo zer egiteko, gozatzeko, ospatzeko… eta iritsi da Feministaldia! Dabadabadabaduuuuuum! Lehen Tabakalerarekiko fobia eta orain, bertako jipsterren artean kamuflatzea ere ia lortu duzu! Hala ere, komunak oraindik non dauden kokatzeko ez zara gai.. #ZuBaiZuGemini #Feministaldia17 Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Euskararen Egunak zer emango duen ondo ez badakizu ere, eguraldiak dio parranda galanta datorrela larunbaterako eta ekaitz itzela iganderako. Abisatuta zaude. A! Eta… ez al duzu ezer ahazten aurreko asteburutik? Hitz-emateren bat edo? Kontuz zein saltsatan sartzen zaren gero beteko ez baduzu Kharmak itzuliko dizu eta. #Benga,NiEreFeministaldira Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Euskararen Egunean zer berri? Zure kantu trebeziak erakusteko unea, aho-bizi izateko momentu aproposa… Eta berotuko dituzu bai askoren belarriak, zapla norbaitek ematen dizun arte! Mintzodromoetako petardoa izan nahi? #EtaErantzunaDaBai Virgo:Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Feministaldira pertsonaia famaturen bat etorriko zain pasa duzu astea, argazki bat egin eta itxurak egiteko. Onartu ezazu, ez duzu inor ezagutzen eta nahikoa da hainbeste itxurakeriarekin. Asteburuan denaz egin paso, eta eman paseo bat Kontxatik. #HaizePreeexkue #NunDagoPakito? Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Feministaldian zehar betaurreko moreei distira atera postureoagatik bada ere. Beste aukera bat hizkutuan duzuna, latigoa ateratzea da. Erabakia zeurea da! #ilovekattalinminer #ilovequeer #fobia #feministaldia Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Escorpius maitia, noiz bihurtuko zara youtuber? Supertxoperen azken bideotik youtuberzutz sentitzen gara. Hasteko momentu bikaina da hau: Euskararen Egunak bideo eder baterako eman lezake. #HikAhalDen #HireZainGauden #YoutuberEuskaldunakBaiEskerrikAsko Sagitarius:Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Sexu ehiztariaren urtebetetzea hurbiltzen doa… eta bizitza berria deskubritzen ari zara, eraso matxisten egunerokoa ikusten hasiz, baina oraindik ez zara sinisteko gai, ala bai? Gomendioa: La cumbia feminazi abestiak bideratuko zaitu. #PeroUnDetalleTeFalloQuienCaminaPorLasCallesConMiedoSoyYo Capricornius:Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Euskaltzale eder hori! Asteburu hau hirea den! Euskararen eguna Donostian barna. Ruper kuttunaren Egin Kontu abestia bihotzean. Mintzodromoak, txokolate janak, antzerkiak, hitzaldiak… Uliako mendi bueltatxoarekin bateragarriak. #Gozatu #Euskarak365EgunDitu #EginKontu5700KulturaEzberdinDesagertuDiraHistorian Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Egun hauetan egingo duen euria dela eta, ez ahaztu pirautxoa zure motxilan. Elbira Zipritia kalea ideala da kanoi jaitsiera egiteko. #pinpanpun #urgullekokanoiak