'Zer da fisioterapia?'
Egfisios.com-en, argitaratu genuen artikulu honetan Esku terapia ikus dezakezue zertan datzan. Dena den, aurrerago interesa adierazten baduzue, sakonduko dugu honen inguruan.
Fisioterapiarekin jarraituz, masajista, quiropraktiko, osteopata eta fisioaren arteko diferentzia zuetako askok helarazi didazuen galdera da. Gaurkoan aipamen bakar bat egingo dut honen inguruan: Legediaren arabera FISIOTERAPIAko TITULUAK soilik ahalbidetzen zaitu Osasun arloko profesional gisa aritzeko.
Beraz kontuz! Fisioterapeutok kolegiatuta egon behar dugunez, irudian ikusten duzuen plaka hau duen profesional batengana jotzea izango litzateke zure Osasuna arriskuan ez jartzeko gutxieneko bermea.
Ez ezazu zure osasunarekin jolastu.
Fisioterapia agente fisikoen bitartez (mugimendua, elektrizitatea, tenperatura…) osasunaren arazo ezberdinen konponbidean laguntzeko edo osatzeko bidean erabiltzen den osasungintzaren atala da. Beraz, fisioterapeuta unibertsitate mailako prestakuntza duen osasun arloko profesionala da.
Fisioterapiak osasunarekin erlazionatutako eremu ugari barnean hartzen ditu (reumatologia, neurologia, kirol fisioterapia, traumatologia, pediatria, geriatria, bihotz fisioterapia, arnas fisioterapia, odol-zirkulazio fisioterapia…). Beti ere pazientearen funtzioa berreskuratzeko helburuarekin.
Pertsona bakoitza mundu bat denez, fisioterapeutok ez ditugu gaitzak tratatzen, pertsonak baizik. Norberak bizi duen errealitatetik abiatuta, pertsona horrentzako jarduera normala dena egin ahal izateko prestatu behar dugu. Ulertu dezakegun bezala Kirlian Jorneten eta nire amamaren funtzioak eta beharrak ez dira berdinak.
Fisioterapiak barnebiltzen dituen eremu hauetatik guztietatik EGFISIOS gure Donostiako konsultan arazo neuro muskulo eskeletikoetan espezializatuta gaude eta esku terapian oinarritzen gara. Gure web orrian,