Ijito herria ezagutzeko tailerrak egingo dituzte Gaztelekuetan

Gros, Martutene eta Aieten antolatu dituzte hainbat jarduera, abenduaren 13, 14 eta 15ean.
Ijitoen bizierak. Lungo Drom

Ijitoen bizierak. Lungo Drom erakusketako irudi bat. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Ijito herriaren inguruan aurreiritzi negatibo ugari izaten dira askotan, beraien inguruko ezagutza ezan oinarritzen direnak eta kultura horri gerturatuz desegin daitezkeenak. Helburu horrekin, Gietije elkarteak (Gipuzkoako Etorkizunerako Ijito Elkarteak) Donostiako Gaztelekuetan hainbat jarduera egingo ditu hilabete honetan zehar.

12-17 urte bitarteko gazteek Ijito herria tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, ijito herriaren kultura gertutik ezagutuko dute, eta horien inguruan dauden estereotipo eta aurreiritziak landuko dituzte.

Abenduaren 13an Groseko Gaztelekuan egingo dute tailerra; abenduaren 14an, Martutenen; eta, abenduaren 15ean, Aieten. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Gaztelekuen webgunean.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend