(Argazkia: Batix Ezeiza)
Aste honetan super ilargia ikusteko aukera izan dugu eta argazkiak egiteko aitzakia ederra izan da, astelehen gauean jende andana topatu nuen zerura begira kamera eskuetan. Hona hainbat gomendio ilargiari argazkiak egiteko: teleobjektibo bat edo zoom potente bat beharko dugu, bestela oso txikia ikusiko da; ahaztu flasha, ez dago lurretik ilargirainoko argi potentzia eskaintzen duen flashik; argazkia guk ilundu beharko dugu, bestela borobil txuri bat besterik ez baita ikusiko, abiadura bizkortuta edo/eta diafragma itxita; tripodea erabili edo kamera lekuren batean ezarri; eta pazientziaz egin hainbat saiakera, gustukoa lortu arte. Egin froga, dibertigarria da eta!