Haize handiak iragarri dituzte arratsalderako
Haizea dela eta, alerta laranja iragarri dute gaur arratsalde eta gauerako. Hori dela eta, udalak hainbat neurri hartu ditu: Gabonetako argiak itzalita egongo dira, Gabonetako merkatuko noria geldituko dute, zakarrontziak lotuko dira eta haize handia badago Pasealeku berria ere itxi egingo dute.
Haize zakarrak bihar arte irautea aurreikusten dute. Babes Zibilak arretaz jokatzeko eskatu du eta gomendatu du ez joateko haizeak bortizki jotzen duen lekuetara.