Astiñeneko zubia itxia. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Astiñeneko zubia konpontzeko proiektua.
638.374,05 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea
hiru hilabetekoa izango da. Sestra Ingenieria y Arquitectura S.L enpresak egin du proiektua.
Une honetan, zubia konpontzeko lehen fasearen lanak egiten ari dira. Bigarren fasean zubiak sendotuko dituzte, osotasunean ireki ahal izateko. Urte hasieran zubia erabilgarri izango da oinezko, bizikleta eta motorrentzat.