Merkeagoa izango da Gabonetako Azokako noria egun batzuetan
Gabonetako Azoka arrakasta handia izaten ari da Ernesto Gasco zinegotziaren arabera, eta aipatu duenez, bisitari asko erakarri ditu noriak, aurtengo berrikuntzak. Hori dela eta, prezio merkeagoa jartzea erabaki dute, egun berezi batzuetan. Noriako bidaiak 3,50 euroko prezioa du, baina, bihartik aurrera, astearte eta asteazkenetan 2 euro balioko du; baita azken egunean ere, urtarrilaren 7an. Familia ugariei begira ere berrikuntza bat gehituko dute, horrela, lau txartel erosita, hiru ordainduko dituzte.
Frantzia pasealekuan bisita daiteke Gabonetako Azoka, joan den astetik. Zurezko 30 etxola inguru jarri dituzte, Gabonetako ohiko produktuekin: moda, elikadura, jostailuak… Jarduera programa zabala osatu dute eta gastronomiaz gozatzeko postuak ere jarri dituzte.