Grosen ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatu nahi dute
Grosen ekonomia sozial eta eraldatzaileari buruzko topaketa bat egingo dute ostegunean, abenduaren 14an. OlatuKoop-ek Zer da ekonomia sozial eta eraldatzailea? hitzaldia emango du, eta Batura-k mapa bat egiteko proposamena aurkeztuko du. Hain zuzen, Baturaren helburua da Euskal Herrian existitzen diren ekonomia sozial eraldatzaileko iniziatiba edo entitateak ikusgarri egin eta saretzea jendartean eztabaida eta ezagutza zabaltzeko. Mapa hori Gros auzoan egitea proposatuko du. Groseko auzo elkartean (Nafarroa Behera plaza, 6) bilduko dira 19:00etan.