San Telmoko eliza. (Argazkia: Oscar Moreno)
Pedro Luis Etxeberriak, Artearen Historian doktoreak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak,
San Telmoko elizako kapera nagusian aurkitutako XVI. mendeko pintura muralen inguruan egin duen ikerketa aurkeztuko du abenduaren 14an, 19:00etan elizan bertan. Pinturak 2008an azaleratu ziren, museoa handitzeko eta zaharberritzeko egindako lanetan.
“Pintura mota hori gaur egun arte hain bikain kontserbatu denez, eta garai hartako pintzelkaden berezkoak diren aparteko elementu dekoratiboen eta figuratiboen kalitatea handia denez”, museoak proiektu bat jarri zuen abian pintura horiek azaleratzeko, zaharberritzeko eta ikertzeko.
Azaldu dute ikerketa honek ez duela komentu zaharraren historiografia bakarrik aldatu, Donostiaren historiografia ere aldatu duela gaineratu dute:
“Donostia eremu berri batean kokatu du, XVI. mendearen amaierako Europako elite kulturalarekin eta politikoarekin lotuta”.