Mikroantzerkiak Kontadores hartuko du larunbatean

Bidebietako zentroan hiru lan antzeztuko dituzte: 'Inor ez dator', 'Marioren bakarrizketa' eta 'El viaje de Conchi'.
enrike_amilibia

Enrike Amilibia aktoreak hartuko du parte Kontadoreseko Mikroantzerki Maratoian. (Argazkia: Lide Ferreira)

Mikroantzerki maratoia bigarrenez antolatu dute Bidebietako Kontadores Zentroan. Abenduaren 16an, larunbatean, izango da hitzordua, 18:00etatik aurrera. Bertaratutakoek hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute; zehazki, Amaia Irazabal aktorearen Inor ez dator, Enrike Amibiliak antzeztutako Marioren bakarrizketa, eta Vega Iguaranen El viaje de Conchi. Sarrera doakoa izango da.

Maratoiak hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerkia bultzatzen du, eta partaide gazteak motibatu nahi ditu beren sormen prozesuan aurrera egiteko eta euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko. Antzeztuko diren hiru obretatik bi euskaraz izango dira, eta bestea gaztelaniaz. Ainhoa Aierbe eta Jon Ander Alonso epaimahaikideek azpimarratu dute aukeraturiko hiru obren askotariko izaera eta balio eszenikoa. Baita piezetan landuriko gaiek duten gaurkotasuna eta trataera originala ere. Landuriko gaien artean daude, besteak beste, alzheimerrak eragindako pertsonen arteko harremanak edo bestelako adimen-gaitasuna duten pertsonek erakutsi ahal dutena.

IRUTXULOKO HITZAk maratoian parte hartuko duen Enrike Amilibia aktorearekin hitz egin du. Ostiralean argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.

II. Mikroantzerki Maratoiko xehetasunak:

Izenburua: Inor ez dator
Taldea: Zanzara
Egilea: Amaia Irazabal
Antzezlea: Amaia Irazabal
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Euskaraz
Sinopsia: Bere urtebetetzea da eta festa bat antolatu du. Dena prest dauka, lehenengo txirrin hotsari adi. Lagun asko espero ditu… Baina inor ez dator.

Izenburua: Marioren bakarrizketa
Taldea: Atea Teatro
Egilea: Alex Tello
Antzezlea: Enrike Amilibia
Iraupena: 14 minutu
Hizkuntza: Euskaraz
Sinopsia: Kaixo, ni Mario naiz. Mutil alaia, lotsati samarra baina lagunartean oso martxosoa! Egunero gustukoak ditudan gauzak egiten ditut.

Izenburua: El viaje de Conchi
Egilea: Vega Iguaran
Zuzendaria: Vega Iguaran
Antzezleak: Vega Iguaran eta Ander Iruretagoiena
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Sinopsia: Tren estazio bat. Emakume bat eta bere maleta bidaia egiteko prest daude. Itxaron. Gazte bat bere amaren bila dabil. Itxaron. Itxaroten ari diren bi lagun, eta horiekin batera gaitzaren lehen atzaparkada. Alzheimerra.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend