‘Eason’ izango da Izaroren disko berriaren izena

izaro

Otsailean argitaratuko du bere bigarren lana. (Argazkia: Jon Etxezarraga)

Disko berria aterako du otsailean Izaro Andres musikariak eta Donostiari estuki lotuta dagoen izena jarri dio bigarren lan honi: Eason.

Disko hau aurrenekoa baino “kontzienteagoa” dela azaldu du sare sozialetan: “Banekien bigarren hau etortzea nahi nuela, banekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi nuen eta banekien zertarako. Baina lehenengo lan hartan bezala ez nekien nora, eta utziko diot denborari azken hori erabakitzen”.

Andresek dio aurkitze bat kontatu nahi duela disko honetan: “Batzuk askotan aurkitzen dute norbera, modu askotara eta leku askotan; beste batzuk ez dira inoiz aurkitzen. Askotan, alde egiten dugu beste herri eta hiri batzuetara aukera berriak aurkitzeko asmoz, konturatu gabe, akaso, gure burua aurkitzera goazela”. Azaldu du bereziki presente duela Donostian aurkitu zenekoak: “Disko honetan bildu dut aurkitze hori, galduta zaudela konturatzetik zoriontasunera. Sosegua eta perspektiba. Nahiko nuke lan honekin entzule bakoitza bere aurkitze propioekin konektatzea”. Eason aurkitu da Izaro eta aurkitze hori entzun ahal izango da bere bigarren diskoan, Eason.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend