Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoaren egoera salatu dute Donostian
Ibon Iparragirre presoa larriki gaixo dago. Hiesa dauka eta Alcala-Meco espetxean daukate preso. Hura askatzeko eskatu dute Donostian, pankarta erraldoi baten bidez. Iparra Galdu Baik plataformak eta Iparragirreren senideek preso ondarrutarraren egoera ahulaz ohartarazi dute. Joan den urrian adierazi zuten Iparragirreren osasuna “azken mugara” iritsi dela.