(Argazkia: Batix Ezeiza)
Ari zaigu urtea amaitzen, gabon itxurako giroz apainduta hiria. Argiak, koloreak, kontsumora bideratutako estimuluak, bat nahikoa ez eta bi gabonetako azoka, nolabaiteko ongi usteko sentimenduetara bideratutako mezuak, Santa Claus, hiru errege magoak, Olentzero eta Mari Domingi, publizitatea, erosketak, globalizatutako eskema estandarizatu errepikakorrak.
Urte osoan zehar geroz eta ageriagoa den hiri ereduaren bilakaera orduan eta lotsagabeago nabari da halako datetan. Nik behintzat, argi eta kolore guzti hauekin, geroz eta lausoago ikusten det hiria. Edo beharbada, nire burua halako hirian.