'Errekin ala gabe: jai ala jarrai'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Bertso finala ez zenuela ikusiko esan zenuen baina… Maialenek txapela janzten zuen momentua ikusi zenuen, eta emozionatu egin zinen. San Tomasak badatoz eta urte guztian izan dituzun lige ahaztuak eta ez hain ahaztuak ikusiko dituzula badakizu, gora urteko ligodromoa, kontuz Leo eta Virgorekin! #Erkinzer? Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Gripeari ezin buelta eman zabiltza, baina lasai parranda eder batekin dena pasako zaizu! #parrandadabidebakarra Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Bajoia gainditzeko zer egin ez dakizula zabiltza, bertso Txapelketa Nagusia amaitu da eta orain planik ez? Lasai etorriko dira plan berriak, bitartean gozatu gabonetako joan etorriekin!! #DinDanDon #bajoneti Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Olentzero bezain mozkor bukatuko duzu asteburuan, bata dela bestea dela. Oraindik sinestuta zaude Maridomingik prestatuko dizula ajea sendatzeko mirabea. #ZeureKabuzAlaHil Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Monarkia erkinen erpinetako erregina zara. Gora bihotzak eta behera galtzak. Purpurinaren maitale sutsu hori, eutsi zeureari! Baina tira, izan dadila aurtengoa azken lagun izkutua, desiatzen zaude-eta. #Maialentasuna Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Kasketatsu egotea ez da ez harritzekoa, neguko oporraldi honetarako lana pilatu besterik ez zaizu egiten. #LankideAstuneiIkatza #HainbesteBazkariNolaOrdainduEreEzDakit Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Oraindik ez duzu ikasi San Tomas egunean ezinezkoa dela alde zaharreratzea? Segi zan bitan pentsatu gabe Gronx-era, hortxe izaten da eta giro herrikoi paregabea. #NikEreSinestenDizut Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. San Tomasetan kaxeritoz jantzita zuk bai elegantzia! Eta nolako arrakasta! Halako egun gehiago baleude, autoestima puztuta biziko zinake. Baina hala ez denez, konformatu beharra besterik ez duzu… Ez etsi, urte berriak ekarriko dizkizu eta garai hobeak #2018koSanTomasetarakoGeroEtaGutxiagoooo Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. BTN-en ez zinen gustora geratu Gaztelumendiren emaitzarekin (TONGO!), San Tomaseko txerriaren antzera jarri zinen han txutxe artean gozo, txistorrak ez zizun jairik eman SanToTo-etako gau osoan, eta, hori gutxi balitz, asteburuan familia afariak eta kristo guztia. Puf, nork esango zuen 2017a hankaz gora amaituko zenuela? #AlakenTxispun! #PopatikHartzera2017 Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Jantzi baserritar jantzia eta atera gabon egunean abestera! Kalean aurkitzen dituzun musikariekin selfie bat atera eta, zure feisbukeko lagunek zure lagunak direla usteko dute! #onlinenago #feisbukenberrehunlagunbaietz Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Udarako lige garai oparotik ez duzu horrelako aukerarik izan! Gabonetan, giro hotzean baina aukera ugari edukiko duzu San Tomas egunean fitxatu zenuen libra edo aquarius batekin ligatzeko! #xirriberoak #neguanahalda Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Abestea maite duzula badakigu, zorte onekoa zu! Gabonetan bazkari, afari, otordu ugari izaten baitira ahots kordak dantzan jartzeko! Ahots grabea duzu eta beste denak ez entzuteko arriskua duzu, kontuz! #pavarotti #ainhoatarteka #EGOakontrolatzen Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Otsailekoa bazara ere abendua maite duzu. Hotzetan bero! Gauetan argi! Goserik ez! Tripak lepo! Mozkorkeritarako ederto, aitzakiarik behar ez, tabernak 6ak arte gauero eta zapaburu: zu beti hor, lagunetan lagunena, gure kuttunena. #Bejondeizula!