Institutu publikoari buruz hitz egin eta hemendik aurrera antolatuko dituzten mobilizazioei buruz hitz egingo dute, 19:00etan, Auzoenean
Udalbatzarrean egon zen Marea Horia aurreko astean. (Argazkia: Marea Horia)
Eusko Jaurlaritzak
Bidebietako Institutu publikoa ixteko duen asmoaren aurrean, auzotar, guraso eta ikasleak batu egin dira.
Marea Horia izena hartu du taldeak, institutuaren eraikin horiari erreferentzia eginez. Institutua zabalik mantentzeko asmoz, hainbat mobilizazio egiten hasi dira jada. Esate baterako,
prentsaurreko jendetsua egin zuten duela egun batzuk, eta
abenduko udalbatzarrean egon ziren aurreko astean.
Itxiera ikasleentzako albiste txarra izan ez ezik, auzoarentzako ere dela diote Marea Horikoek. Horregatik, lanean jarraitu nahi dute protestak eta aldarrikapenak eginez.
Egoerari buruz hitz eta datozen mobilizazioak prestatzeko, gaur, 19:00etan bilduko dira, Auzoenean deitu duten batzar ireki batean.