Artista eta komisarioek eskainitako bisita gidatuak eta musika bidez egindakoak antolatu ditu museoak, ohiko bisita gidatu programatuez gain.
‘Espazioaren barrea (Gernika)’ erakusketaren irudi bat. (San Telmo Museoa)
San Telmo Museoko aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzeko asmoz, bisita gidatuen eskaintza zabala egongo da urtarrilean zehar. Izan ere, artista eta komisarioek eskainitako bisita gidatuak eta musika bidez egindakoak antolatu ditu museoak, ohiko bisita gidatu programatuez gain.
Zehazki,
Espazioaren barrea (Gernika). Jose Ramon Amondarain erakusketa beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Beatriz Herraez arte historialariak eta komisarioak
Espazioaren barrearen inguruko irakurketa pertsonala egingo du hilaren 11n, 18:00etan, gaztelaniaz. Urtarrilaren 25ean, berriz, 18:00etan, Iñaki Gracenea artistaren txanda izango da, eta bere ibilbide profesionaletik abiatuta Amondarainen proposamenari ekarpenak egingo dizkio, euskaraz.
Hala ere, bisita gidatu berezietan ezohikoena Itziar Navarrok eskainiko du, musika izango baitu ardatz. Bisitariak Navarrok berak interpretatutako gitarra doinuen laguntzaz ezagutu ahal izango du Espazioaren barrea erakusketa. Hitzordua hilaren 28an izango da, 12:00etan, euskaraz.
Bisita gidatu berezi horiek guztiak (Herraezena, Gracenearena eta Navarrorena) doakoak dira, baina beharrezkoa da izena ematea,
stm_erreserbak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 48 15 61 telefono zenbakira deituta.
Ohiko bisita gidatuak ere bai
Horiez gain, ohiko bisita gidatu programatuak eskaintzen ditu museoak
Espazioaren barrea (Gernika) erakusketara. Asteartero eta larunbatero dira, doan erakusketarako sarrerarekin (izen ematerik gabe), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Gernikaren inguruko erakusketaz gain,
12+1. Arte Ederretako udal bekak ere ikus daiteke museoan. Horrekin lotuta, Mikel Lertxundi erakusketaren komisarioak bisita gidatua eskainiko du urtarrilaren 11n, 18:00etan, gaztelaniaz. Hori ere doan izango da, aurretik izena emanda:
stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61.