Madrilgo bilerako unea. (Argazkia: Donostiako Udala)
Martuteneko espetxeak leku berean jarraituko du, momentuz. Eneko Goia alkateak bilera egin du Madrilen Espainiako Espetxe Azpiegituren presidente Miguel Contrerasekin. “Madrilgo bilerak ez du nahi genuen emaitza izan”, adierazi du Goiak. “Behintzat, konpromisoa hartu dute Barne Ministerioari eskaera luzatzeko”.
Donostiako Udala eta Espainiako Barne Ministerioa bat datoz kartzela lekuz aldatzearen erabakia ezin dela denboran luzatu egungo egoera ikusita. Horrela ere, ministerioak ez du oraindik erabakirik hartu. “Geroz eta nabarmenagoa da espetxea lekuz aldatzea beharrezkoa dela, Txomin Eneako lanak aurrera doazen heinean”, azpimarratu du Goiak.
Berriz ere harremanetan jarri beharko da udala ministerioarekin Martuteneko espetxea leku aldaketarako.